Elikadura

Kaixo guztioi!!

Blog honetan elikadurari buruz hitz egingo dizuet.
Hainbat aholku eta informazio eskainiko dizuet ondo jan egiteko eta osasuntsu egoteko!

2010-04-11

Zeliakoak

Guztiok ez gara berdinak, horregatik bakoitzaren organismoa mundu bat da, hau da, desberdinak gara.


Glutena onartzen ez duen organismoa da zeliakoa eta zeliakia, berriz, gaixotasun kroniko aski arrunta. Kontua da zeliakoaren hesteek glutena ez dutela ongi asimilatzen.
Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren (FACE) arabera, sortzen den 200-300 haurrerako bakar batek nozitzen du patologia hori eta Espainian digestio-prozesu kronikorik hedatuena da. Zeliakoek ezin dezakete hartu gari-, garagar-, olo-, zekale- edo malta-irina duen elikagairik, glutendun elikagaiak hartzeak elikagaien mantenugaiak xurgatu eta organismora pasatzen dituzten heste-biloan lesio progresiboa eragiten dietelako. Glutenak bilo hori kaltetzen duenez, zeliakoak okerreko nutrizioa du eta, hortaz, hainbat gaixotasun pairatzen ditu. Ondorioak benetan larriak izan daitezke: minbiziak edo krisi zeliakoak.


Gaitz honen tratamendua dietetiko hutsa da: elikaduratik glutena zeharo ezabatzea da kontua, hau da, tratamendu bakarra dago: dieta. Hauek dira KONTSUMITU BEHAR EZ DIREN labore eta deribatuak: •Garia: gluten gehien daukan alea. •Bulgurra: gari lehortu eta blaitua da. •Durum: gari mota bat. •Oloa, garagarra, zekalea eta tritikalea. •Spelt: badu gari-glutenaren tankerako proteinarik. •Semolina: gariz moldatua. •Kus-kus: gariaren deribatua.•Orea, makarroiak, espagetiak, fideoak... gari-irinaz eginak badira. •Esandako laboreen irinak. •Garagardoa, galorratza, E bitamina kapsulatan (gariaren deribatuak dira).



 
Ez da kezkatu behar zeren eta dieta asko daude glutena ez daukatena eta bizitza arrunta egin daiteke nahiz eta zeliakoa izatea.
 
Informazio gehiago eskuratzeko hona hemen Zeliakoen web-orrialde ofiziala non informazio zehatza aurki ditzakezue.
 
http://www.celiacos.org/face.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario