Elikadura

Kaixo guztioi!!

Blog honetan elikadurari buruz hitz egingo dizuet.
Hainbat aholku eta informazio eskainiko dizuet ondo jan egiteko eta osasuntsu egoteko!

2010-03-30

Diabetes-a

Berri honetan hitz egingo dizuet diabetes-ari buruz.
Diabetes eukitzea esan nahi du azukre gehiegi izatea odolan. Horrek esan nahi du organismoak sortu behar den intsulina ez dela heltzen zelula batzuetara eta horrela organismoak ez du lortzen behar duen energia.
Gaixotasun honek ezin da sendatu baina kontrolatu daiteke.
Kasu gehienetan, herentziako gaixotasun bat da eta esan beharrekoa da lodiak dauden pertsonak, aukera gehiago dituzte gaixotasun hau izateko, horregatxik, obesitatea baztertu behar da.

Hona hemen marrazki bat non ikus daiteke desberdintasuna diabetes duen pertsona batek osasuntsu dagoen beste batekin.



Hauek dira diabetesa duen pertsona baten sintoma batzuk:
nekatuta egotea, pisua galtzea, begien eragozpena, jateko gogoak eta edateko gogoak askoren artean.


Hona hemen web orrialde batzuk oso lagungarriak direla ezagutzeko diabetes duten pertsonen sintomak, sendaketak, laguntzak, informazioa etab





2010-03-29

Famatuak laguntzen

Badira famatu asko nortzuk laguntzen dutenak hiri txiroei. Adibidez beheko argazkian ikusi ahal dugu Angelina Jolie Afganistanen bere laguntza eskeintzen.
Guztion artean lagundu behar dugu!


Angelina ez da famatu bakarra bere laguntza ematen duena behar dutenei, Sharon Stone, Bill Gates, Miley Sarius, Susan Sarandon...eta beste hainbat aktore gahiago.
Espainian ere bai aurki ditzakegu hainbat famatu laguntzaile, adibidez; Fernando Alonso, Penelope Cruz, Imanol Arias, Amaia Salamanca bere irudiak prestatzen dutenak publikoa erakartzeko.

Guztiak famatuak dira baina helburu batekin, janaria eta hezkuntza ez dutenei ahal duen heinen lagundu haien bizitzak pixkat errazago izateko.

Hona hemen bideo bat ONG batena laguntza ematen Vanezuelako hiri baten umeei.

2010-03-28

Anorexia

Anorexia edo apetitu-falta gazteen arazo garrantzitsuenetako bat da gaur egun.

Anorexia hitzak goserik eza esan nahi du. Anorexia nerbiosoa elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena
Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...Gure gizartean emakumeak gorputz oso argalekin ateratzen dira telebista, aldizkarietan...etab eta ikono bat moduan ikusten dutenez gazteek haien modukoak izan nahi dira.


Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira. Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira. Anoreziarekin batera beste hitz dago lotuta, bulimia. Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean. Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak.


Argazki honetan ikus dezakegu nola ikusten diren neskak ispiluan eta nola dauden egian:




Hemen utziko dut web orrialde batzuk non informazio gehiago aurki dezakezue anorexiari buruz.
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6936

http://www.ikasbil.net/osatuz/portal/media-type/html/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=380650&sek=380673

2010-03-27

Janaria eskoletan

Gero eta gehiago dira jantokian usten dituzten gurasoak.
Hainbat dira zergatiak, gehienetan ama edo aitak lan egin behar dute eta ezin dira joan haien bila eta berriro eraman klasera arratsaldean.
Janaria eskoletan ugaria izan behar da, baina ugaria ez du esan nahi janari asko baizik eta denetarik jan behar dela. Lehenengo platerra jan behar da, gero bigarrena eta azkenerako postrea utziko dugu.
Ume batzuk ez daude ohituta etxe kanpoan jatea eta asko kostatzen zaie baina horrela ikasiko dute ondo jaten.




Hemen ikus dezakezue Portugaleteko eskola batean dauden arauak jantokian:
http://www.kanpazar.net/gauregun/jantoki-araudia.htm

Hona hemen aurkitu dudan power point oso interesgarria

2010-03-26

Ezin dutenak jan...

3 milioi baino ume gehiago ez dute janaririk eta beste milioi bat hilko da bi hilabete baino lehen. LOTSAGARRIA!!!!

Bizi garen gizartean nire galdera da...Zergatik daude oraindik milaka eta milaka ume ez dutenak jaten ezertxo ere ez?

Afrikan 100 ume hiltzen dira egunero ez daukatelo janaririk. Nire ustez, bizi garen munduan hau aldatu behar da, ezin dugu utzi ume batzuei hiltzea ez daukatelako ogi zati bat ahora eramateko. Esan behar da badagoela jendea laguntzen duena baina guztiok lagundu behar dugu. Hiri garatuek laguntza eskaini behar die ume hauei, etorkizun bat eukitzeko, bi printzipio eukitzeko, janaria eta hezkuntza, hainbeste da? Nire ustez ez, kezkagarria da zifra hauek ikustea baina oraindik kezkagarriagoa da argazki hauek ikustea...penagarria...

MESEDEZ, GUZTION ARTEAN LORTU AHAL DUGU IRUDI HAU BERRIRO EZ ERREPIKATZEA!!

2010-03-25

Azukre gutxiago mesedez!!!

Normalean, ume guztiek gustoko dute gozokiak jatea. Tentagarria da gozoki bat eukitzea aurrean eta ez jatea. Horregatik interesgarria iruditu zait Estatu Batuetan egindako esperimentu bat umeekin. Han aurki ditzakezue esperimentuaren bideoa eta haren informazioa.


Guzti honek arazoak dakar noski. Ongi dago azukrea jatea baina jakin behar dugu nola eta noiz.
Guraso batzuk patioko ordurako umeei gozokiak ematen dizkiete eta hori ez dago ondo. Gozoki bat ez da otarteko bat baizik eta azukrea.


2010-03-24

Gaitasun digitalaren mapa kontzeptuala

Egin dudan mapa kontzeptuala 175/2007 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.


2010-03-23

Umeen elikadura eta nutrizioa gaur egun.

Gaur egun, lehen ez bezala, umeen elikadura aldatu egin da.
Honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari dira "Fast Food" janaria deritzona eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita.
Horrek arazo larria izaten da gizartean.

Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.
Obesitatea duten umeen arrazoiak hainbat dira, kausa psikologiko, familiar eta kultural askorengatik izan daitezke. Ondoez honi lehen bait lehen jarri behar zaio konponbidea. Guzti honek egunkarietan, telebistan, irratian, aldizkarietan...etab aurki ditzakegu egunero baina ez dugu gelditzen. Gure umeak gero eta txarrago jaten dute eta gero eta lodiago daude. Kanpoko itxuraz aparte, bere osasuna kalte egiten du guztio honek.


Hona hemen argazki bat Estatu Batuetako bi umeei aterata obesitate arazoekin...


harrigarria...ezta?

Hemen ipiniko dut web orrialde batzuk non informazio aurki dezakezue arazo honi buruz:

http://www.argia.com/argia-astekaria/1760/umeen-obesitatea-kezkagarri/osoa

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1628

2010-03-21

Elikaduraren gurpila

Elikadura gaiarekin hasteko, elikaduraren gurpila zer den azalduko dut eta honen ezaugarriak idatziko ditut.
Horrez gain, gurpilaren argazkia ipiniko dut eta han ikus ditzakegu marrazkiak eta taldeak sailkatuta.



Elikaduraren gurpila, gurpil bat da non sakabanatuta ikusten dira janari desberdinak eta horrela ikasi ahal dugu zer gure organismoaretzat janari hobea.
Hona hemen elikaduraren gurpila:



Informazio gehiago eukitzeko hemen utziko dut web orrialde bat non hainbat aholku, informazioa, elkarrizketak, ohitura onak jateko, argazkiak...ikus dezakezue elikadurari buruz.


2010-03-17