Elikadura

Kaixo guztioi!!

Blog honetan elikadurari buruz hitz egingo dizuet.
Hainbat aholku eta informazio eskainiko dizuet ondo jan egiteko eta osasuntsu egoteko!

2010-03-28

Anorexia

Anorexia edo apetitu-falta gazteen arazo garrantzitsuenetako bat da gaur egun.

Anorexia hitzak goserik eza esan nahi du. Anorexia nerbiosoa elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena
Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...Gure gizartean emakumeak gorputz oso argalekin ateratzen dira telebista, aldizkarietan...etab eta ikono bat moduan ikusten dutenez gazteek haien modukoak izan nahi dira.


Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira. Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira. Anoreziarekin batera beste hitz dago lotuta, bulimia. Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean. Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak.


Argazki honetan ikus dezakegu nola ikusten diren neskak ispiluan eta nola dauden egian:




Hemen utziko dut web orrialde batzuk non informazio gehiago aurki dezakezue anorexiari buruz.
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6936

http://www.ikasbil.net/osatuz/portal/media-type/html/user/anon/page/sekuentziadetalle?gid=380650&sek=380673

No hay comentarios:

Publicar un comentario